GURE GAINAK
lurralde baten zerbitzuan den gune bat!

WEB GUNEA

Lucie Trognon enekin harremanetan sartu da Bidarraiko AFP-ak internet gune bat sortu nahi zuelako.

Covidak bakoitzaren askatasun beharra areagotu duelako, mendia gure ausagune maiteenarik bat bilakatua da.

Jendetasun eskasaren emendatzearekin, informatzearen beharra baitezpadakoa da.

Bilkura zonbait egin ondoren, bi lankideren laguntza eskatu dut, Emilie eta Marie, eta bakoitzak bere gaitasunak ekarriz, lana behar den tenoreko itzuli ahal izan dugu.

LOGOA

Logo horrek bezeroaren nahi zehatzari erantzuten du : natura oroitarazten duten itxurak eta margoak. Azkenean sortu dugunak oraikotasuna eta ohidurazko irudia biltzen ditu.  

Sylvie-Etchart-Graphiste logo gure gainak
Bidarrai, Makea eta Arrosako AFP-ek gune bat sortu nahi izan dute beren lurraldean eremaiten duten lanaren partekatzeko eta ere beren langileak aintzinarazten dituen ekimenen konpartitzeko. Sylvie-k bere kolektiboak lagundurik, (Semced), eta bereziki Emilie eta Marie-k. Jokoan zena eta helburuak ontsa ulertu dituzte eta AFP-etako ordezkari bakoitzaren ikusmoldea segitua izan da. Horrela erabil erraza den gune polit bat sortu da. Gainera AFP-ek eman epea errespetatua izan da.

Copyright © 2021 Sylvie Etchart | Tous droits réservés Sylvie Etchart