"Aspalditik gogoa eta beharra genuen Arrapitz Federaziorako webgune bat sortzea eta gure gutun grafikoaren berritzea. Baina ideia nahasia zen. Sylvie Etchartekin eta haren lankideekin, Emilie, Marie eta Fred-ekin elkartzea erabakigarria izan zen proiektu horren zehazteko. Taldeak denbora hartu zuen gure beharren ulertzeko, baita gure filosofia eta elkartearen funtzionamendua ere, elkar lanean, lan egutegia eta webgunearen arkitektura hobekien egokitzeko. Guztia neurrira egina izan da, orrien arteko harmonia eta oreka segurtatuz.
Dena ongi egituratua izan delako guhaurek eguneratzen ahal dugu. 3 urte berantago beti hain kontent gira, behar genuen tresna da."