Ideiak burua bete ahala

Grafista baserrialdean!

Baserrialdean sortua eta handitua naiz. Ikasketen egiteko « hirira » joan naiz eta, zonbait urte kostaldean pasatu ondoren, barnekaldera joaitea hautatu dut, Base Nafarrora, Bidarraira, kostaldetik urrunduz.

Baserrialdera itzultzea ene erroen berriz atzemaitea izan da. Horrez gain bizimolde hori hautatu dudan lanbideari, grafista jarduerari,  egokia zaio. Lasaitasuna, espazioa, jendartearekiko harremanak behar orduan, horiek dira ene sormena hazten duten ekaiak.

Ene lurraldea eta bereziki ene lurraldea biziarazten dutenak maite ditut.

Inguratzen nauen naturak loriatzen nau ; ene irudimena eta sormena hazten ditu. Ene baitan sortzen dituen irudiak zuen komunikazio beharren zerbitzuko ezartzen ditut.

Ene sormenaren iturriak : natura eta gizatasuna

Potreta

“Sylvie-k entzuten du, entzuten eta berrentzuten, adi egoiten da bereganatu arte.  Zure nahiak , gutiziak, esperantzak artoski zerrendatzen ditu ; maite duzunaz eta maita zenezakeenaz jabetzen da.

Lan egiten du, bakarrik, zurekin, zuretako, beti untsa eta hobeki egiteko xedearekin. Akatsik gabeko lana eskaintzen dizu eta ulertzen duzu atzeman zaituela eta oraino lagunduko zaituela. Bere lanmoldeak errotik ezagutzen dituen egiazko artisaua da, beti idekia, bere sormena eta irudimena zure zerbitzuko ezartzen dituena. Haratago joaiten da eta horrek ez du preziorik. Bere lana argia, zehatza, emankorra eta artistikoa da. Kaligrafiak lerrokatzen dira, koloreek elgarri erantzuten dute, ederra da. Hots hazi bat erein nahi baduzue, Sylvie-k zuhaitz, hosto, eguzkilore bilakaraziko du. Badaki bidea urratzen behar den norabidea hartuz. Zurekin harremanetan sartzen den artista da : zuk eman notekin jostatzen da eta zuk duzu musika hautatzen. Marrazki bat margotu dit eta pereka bat bezain eztia izan da enetzat. Gaitasun bat baino gehiago badu eta harekin goxoan aintzina zaitezke. Zuzen eremanen zaitu zuk nahi duzun tokira. Sylvie-k bere talendu guzia zure zerbitzuko ezarriko du, zu, zure bidean aintzina zaitezen.”

                                                                                           Kati

Copyright © 2021 Sylvie Etchart | Tous droits réservés Sylvie Etchart